Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) egoitza zabaldu du Irunen (Gipuzkoa), Udal Euskaltegiaren egoitzan. "Euskal itzulpengintzaren etxea izan nahi du", esan dute gaur arduradunek, aurkezpenean. "Etxea, fisikoa bai, baina gehienbat etxe birtuala izan behar dugu. Euskal itzulpengintzaz zerbait jakin nahi duen edonork bertara joan eta erantzuna topatzea nahi dugu".
Euskaratik beste hizkuntzetara eta beste hizkuntzetatik euskarara, norabide hori eman nahi diote. Bilgune izateko asmoa ere badu, "gogoetarako, jarduerarako, zubiak ezartzeko, egiten ez diren gauzak egin daitezen bultzatzeko... Ez inoren lana hartu edo oztopatzeko".
Lau ildo estrategikoak
1. Itzulpengintzaren informazio gunea osatzea. Liburutegia osatu, itzultzaileek lanerako behar dituzten tresnen gunea, itzulpenen katalogoa osatu eta sareratu, datu basea...
2. Itzulpengintzak gizartean duen presentziaz eta garrantziaz ohartaraztea.
3. Itzulpengintzaren funtzionalitatea bultzatzea. Itzulpen kontsumitzaileei begira eta itzultzaileei begira. Lehenengoei begira, esaterako, kalitatea izango da ardatza: itzulpen onen protokoloak, bezeroentzako gida egokiak egitea, zuzentzaileen beharraz hausnarketa egitea. Itzultzaileei begira, prestakuntza.
4. Itzulpengintza sustatzea. Era askoko ekimenak dituzte pentsatuta.
Euskara
Euskal itzulpengintzaren etxea Irunen
EIZIEk egoitza zabaldu du. Itzulpengintzaren informazio gunea osatzea, gizartean daukan presentziaz eta garrantziaz ohartaraztea, funtzionalitatea bultzatzea eta sustapen lana ditu ildo estrategiko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu