Marko juridiko eza traba larria bilakatuko da euskararen normalizaziorako. Horixe uste du behintzat Euskal Konfederazioak. Agus Hernan, Ione Josie eta Jakes Bortairu Euskal Konfederazioko kideek euskalgintzako hainbat eragile izan dituzte lagun gaur egin duten agerraldian: besteak beste, AEK, Seaska, Ikas eta Uda-Leku taldeetako ordezkariak.
Behin-behineko balorazioa egin du Euskal Konfederazioak, EPPk "behin betiko proiekturik ez duelako aurkeztu". Besteak beste, nabarmendu dute ez dagoela aurrekonturik eta oraindik ez direla finkatu epe eta egitarau zehatzak. Pozez hartu dute hizkuntza politikarako ziriborroa baina alaitasun horrekin batera zalantza eta galdera ugari sortzen dizkiola azpimarratu du Konfederazioak.
Alde positibo eta negatiboak
Hala ere, Euskal Konfederazioko kideek ziriborroari ikusten dizkioten alde baikorrak zeintzuk diren azaldu du. Besteak beste, programaren %80 bederen euskalgintzaren ekarpena dela nabarmendu du. Halabere, Konfederazioaren ustez, lehen aldiz botere publikoek euskara salbatzeko asmoa agertzen dute. "Xedea mamitsua da, arlo bakoitzean eta ekintza programak osatzerakoan", gainetau du.
Puntu ezkorrak ere azpimarratu dituzte. Batetik esan dute, programan ez dela aipatzen
"murgiltze sistemaren hedapena nahiz eta jakin haurrak euskalduntzen dituen eredu bakarra dela". Bestalde, euskalgintzarekiko elkarlana aipatzen da txostenean baina ez da argitzen partaidetza. Era berean, Euskal Konfederazioak nabarmendu du ebaluaketa irizpideak eta sistemak eskas direla.
Euskal Konfederazioko kideek dei egin diete eragileei ekarpenak egin ditzaten. Eta botere publikoei kontsekuente izateko eskatu diete "onartu duten proiektua diruz laguntzeko momentuan".
hizkuntza normalizazioa
Euskal Konfederazioaren ustez, lege babesik gabe nekez garatuko da EEPk aurkeztutako ziriborroa
Ipar Euskal Herrian euskararen normalizazioa lortzeko, borondate ona behar bada ere ez da aski Euskal Konfederazioaren ustez. EPP Euskararen Erakunde Publikoak atzo aurkeztu zien eragileei hizkuntza politikaren ziriborroa. Gaur, behin behineko balorazioa egin du Euskal Konfederazioak Baionako Elkar megadendan. "Euskara legez babestua ez den bitartean nekez garatuko dira dokumentuan agertzen diren lan ardatz batzuk", azaldu dute Agus Hernanek, Ione Josiek eta Jakes Bortairuk Konfederazioaren izenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu