Eragile publiko eta pribatuez osatuta dagoen Euskal Kulturaren kontseiluak bost zutabe zehaztu ditu: sorkuntza eta ekoizpena, kultur integraziorako ahalegina, nortasuna sendotzea, modernizazioa eta kanpo zabalpena. Horrekin, euskal kultura XXI. kultur erronkei erantzuteko prestatzea dute xedea.
Euskal Kulturaren Kontseiluak adierazi duenez, euskarak garrantzi berezia izango du planean, euskal kulturaren oinarri garrantzitsua delako. Arabarako, Bizkaiarako eta Gipuzkoarako den plana gainerako lurraldeekin arremanak lantzeko eta garatzeko egokia dela esan dute.
Honela definitzen da Euskal Herria planean: "lurralde garapenetan aldeak dituen arren, ondarea, kultura eta historia tartekatzen dituen entitate historiko kulturala".
Kulturaren euskal plana
Euskal Kulturaren Kontseiluak onartu du plana
Kulturaren Euskal Planari azken ukituak eman eta onartu egin du gaur Euskal Kulturaren Kontseiluak. Orain, plana Jaurlaritzako Kultura sailaren esku geratuko da, eta gero, Jaurlaritzak onartu beharko du gobernu bileran. 2015 urtera arteko plan estrategikoa da, eta xedea euskal kultura XXI. mendeko kultur erronkei erantzuteko prestatzea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu