Euskalgintzaren aurkako polizia operazioa
Euskal kulturaren sektore bat ETArekin zipriztintzeari uzteko eskatu du Azkaratek
Miren Azkarate Jaurlaritzako kultura sailburuak "kezkaz" jaso du Martin Ugalde Kultur Parkea kudeatzen duen Buruntzape enpresaren aurkako operazioa, eta duela zortzi hilabete Egunkariaren ixtearekin eragindakoarekin lotu du. Salaketak "behingoz argitu bitartean, bide beretik euskal sektorearen zati bat ETArekin zipriztintzeari eta zikintzeari uzteko" eskatu du Azkaratek, eta hori egin arte atxilotuak errugabeak direla gaineratu.
Kultura sailburuaren iritziz, "argitu beharrekoa argitu egin behar da, baina niri kostatu egiten zait sinestea". Horren adibide, Jose Mari Sorsek Euskalgintza Elkarlanean Fundazioko gerentea behin eta berriro Zabaltzen eta Elkarlaneanen gaineko informazioa emateko prest azaldu dela azaldu du Azkaratek. "Halako akusazioak argitzen ez badira, bukatzen dugu bukatzen dugun bezala. Nik ez dakit operazio hauek aurrera eramateko fundamenturik dagoen ala ez, baina esan dezatela lehenbailehen".Gaur arratsaldean Martin Ugalderi Euskal herritar Unibertsal saria emango diotela gogorarazi du Azkaratek, "eta ikusten dugu bere izena daraman parkea nola dagoen gaur"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu