Zazpi lurraldeak “nahi dutena” izango direla adierazi die gaur Ibarretxek Iparraldeko Abertzaleen Batasuna taldeko kideei. “Iparraldeak EAErekin nahi dituen harremanak izango ditu”, esan die lehendakariak talde abertzaleko hogei bat kideri. “Euskarak batzen gaitu”, nabarmendu du Ibarretxek.
Abertzaleen Batasuneko kideekin bildu aurretik, Portugaleteko folklore jaialdiaren antolatzaile eta partaideekin izan da Ibarretxe. Aurten, Europako Batasunean sartu diren ekialdeko herrialdeei eskaini diete jaialdia. Hori dela eta, herrialde horietako hainbat kide Ibarretxerekin elkartu dira. “Gure hizkuntzak Europan ofizial izan daitezen eta EBn gure kulturak islatu daitezen” gogor lan egiteko esan die lehendakariak.
Politika
Euskal lurralde bakoitza “nahi duena” izango dela ziurtatu du Ibarretxek
Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakaria Abertzaleen Batasuneko hogei bat hautetsirekin bildu da gaur. Iparraldeko lurraldeek Ibarretxeren Planarekin bat egingo duten jakin aurretik, lurralde bakoitza “nahi duena” izango dela ziurtatu du lehendakariak. Gaur bertan, Portugaleteko folklore jaialdiaren antolatzaile eta partaideekin elkartu da Ibarretxe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu