Balcon de Pinetako (Ordesa, Huesca) inguruetatik igarotzen ari ziren 50 urteko gizonezkoa eta haren bikotekidea atzo 16:00 aldera, eta 150 metro luze eta 40ko zabal zen elur-jausi batek harrapatu zituen. Emakumeak onik ateratzea lortu zuen, baina gizona harrapatuta geratu zen. Guardia Zibilak azaldu duenez, mendizalea bizirik baina konorterik gabe atera zuten, baina helikopteroan hil zen, erietxerako bidean.
Ezbeharra
Euskal mendizale bat hil da Ordesan, elur-jausi batek harrapatuta
Bilboko gizon bat da hila, 50 urtekoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu