Aragoiko Gobernu ordezkaritzak jakinarazi duenez, Ordesan gertatu zen ezbeharra. 43 urteko mendizalea Donostian bizi zen eta Azpeitiakoa zen jaiotzez. Carriatako zirkuko pasabide bat igarotzen ari zen erori zenean.
Istripua atzo arratsaldean gertatu bazen ere, Guardia Zibileko mendi taldeak gorpua erreskatatzeko lanetan aritu ziren gaueko 23:00ak arte.