EAJren ekitaldia

Euskal nazioa "ekintzekin" eraikitzen dela erantzun dio EAJk EH Bilduri

Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak "betikoan aritzea" egotzi dio koalizioari. Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagaitzaren aurkezpenean egin ditu adierazpenok Atutxak.

2015eko martxoaren 8a
16:45
Entzun

Unai Rementeriaren hautagaitza aurkeztu du EAJk Mundakan. Ekonomia eta lanpostuak izan ditu hizpide Bizkaiko Batzar Nagusietarako jeltzaleen zerrendaburuak: "Orain arte egindako lana da gure bermea. Bizkai berri bat eraiki dugu, Europako eskualde garatuenen parekoa eta etorkizun paregabea duena". 

Haren aurretik, ordea, Itxaso Atutxa EAJren BBBko buruak hartu du hitza, eta EH Bilduren larunbateko ekitaldia izan du hizpide. Atutxak nabarmendu du EAJk "jendearen benetako arazoak konpontzen" dituela eta koalizio abertzalea, berriz, "betikoan" dabilela, eta nabarmendu du estatuak "ekintzekin" eraikitzen direla, eta ez hitzekin. 

Ekitaldian izan dira EBBko buru Andoni Ortuzar, Bizkaiko diputatu nagusi Jose Luis BiIbao eta Bilboko alkatetzarako hautagai Juan Mari Aburto ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.