Ostiralean, Eusko Legebiltzarrean, Politika Orokorreko eztabaidan, aurkeztuko du Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Elkarbizitzarako Itun Politiko berria. Aurretik, giza eskubideen inguruan jardungo da Ibarretxe, haien defentsa irmoa eginez eta ETAren jarduna gaitzetsiz.
Itun proposamenari dagokionez, euskal nortasun nazionalaren onarpen juridikoa, etorkizuna erabakitzeko ahalmena gizartearen esku lagatzea, Nafarroarekin, Lapurdirekin, Nafarroa Beherearekin eta Zuberoarekin harremanak eratzeko askatasuna izatea, EAEk botere judizial autonomo izatea eta Europan zein munduan ahots propioa izatea, eta autogobernua areagotzea aldarrikatuko ditu.
Horrez gain, Espainiarekin izan beharreko harremani buruz elkarrizketa prozesu bat abiatu behar dela iradokiko du lehendakariak, eta elkarrizketa horien emaitza "elkarbizitza markoberribat" izatea.Elkarbizitza marko berri hori "elkartze askean eta elkarrenganako errespetuan" oinarrituko litzateke.
Imazek aurreratu duenez, ostiralean aurkeztuko du proposamena lehendakariak. Gero, urriaren 25ean —Estatutuaren 24. urteurrenean— Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu eta Lege proiektu izaera emango dio. Ondoren, Legebiltzarrera itzuliko da "eztabaida lasai, patxadatsu eta malguri ekiteko".
Ibarretxe Plana
"Euskal nortasun nazionalaren onarpen juridikoa" eta "etorkizuna erabakitzeko eskubidea" defendituko ditu lehendakariaren proposamenak
Juan Jose Ibarretxe lehendakariak egingo duen elkarbizitzararako proposamenaren nondik norako nagusiak agertu ditu gaur Josu Jon Imaz Jaurlaritzako bozeramaileak. Funtsean, Ibarretxek Elkarbizitzarako Itun Politiko berri bat proposatuko duela esan du Imazek, eta horren ardatzak, euskal nortasun nazionalaren onarpen juridikoa, gizarteari etorkizuna erabakitzeko eskubidea aitortzea, EAEk botere judizial autonomoa izatea, eta Europan zein munduan ahots propioa edukitzea izango direla aurreratu du. Halaber, Espainiarekin "elkartze askean" oinarritutako elkarbizitza marko berri bat eratzeko elkarrizketa hastea proposatuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu