Euskal ontzi bat atxikita Tunisian, greba bat dela eta
GABES. Bilboko ontzi bat atxikita daukate Gabesko portuan, Tunisian, greba bat tarteko. Kaiko amarratzaileak eta laguntzaileak lanuztea ari dira egiten, eta Bilboko ontzia handik atera ezinik dago. Superfosfatoaren bila joana zen ontzia hara; uztailaren 4an kargatu zuten, baina galarazi egin diote portutik ateratzea. Beste hainbat ontzi ere egoera berean daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu