Aitor Carreto, Portugaletera (Bizkaia) bueltan zetorren igandean, Asier Uribarri euskal presoari bisita egin ostean. Medianaren aurka jo ostean, anbulantzian eraban zuten Gurutzetako Ospitalera.
Etxerat-ek azaldu duenez, zortzi orduz egon behar izan zuen erietxean eta ondoren etxera joateko baimena eman zioten. Istripuaren ondorioz, zaintiratua du garondoan, orno bat ukituta du, mina sentitzen du arnas hartzen duenean eta kolpeak ditu gorputz osoan. Etxerat-ek jakinarazi duenez, atzo eman zioten senda-agiria.
Aurten, Etxerat-en datuen arabera, "10 dira sakabanaketak eragin dituen istripuak" eta 21, berriz, "istripu horiek jasan dituzten senide eta lagunak". Hori dela-eta, eta "agintarien nahiz instituzioen jarrera ikusirik", datorren larunbatean, maiatzak 13, Iruñeako Golem zinematik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin die Etxerat-ek herritarrei; "preso politikoen Kolektiboa dagozkien eskubide guztien jabe izanik, estatus politikoarekin, Euskal Herriratua izateko presioa egiten jarraitzeko".
Sakabanaketa
Euskal preso baten lagunak istripua izan du etxerako bidean
Asier Uribarri euskal presoaren lagun batek istripua izan zuen igandean etxera bidean, Euskal Herritik 435 kilometrotara dagoen Villabonako (Asturias) espetxetik bueltan zetorrela. Etxerat-ek jakinarazi duenez, Aitor Carreto, Uribarriren lagunak arratsaldeko laurak inguruan izan zuen istripua Muskitzeko (Bizkaia) zubian dagoen errepide erdibitzailearen aurka jota.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu