euskal presoak

Euskal preso eta iheslariak askatzeko manifestaldia Maulen, urriaren 17an

Ostiralean espetxeratu zuten Egoitz Urrutikoetxea, asteartean Frantziako Poliziak Parisen atzeman eta gero. 

Urrutikoetxearen atxiloketa salatzeko egin zen protesta, Maulen. ISABELLE MIQUELESTORENA
Nora Arbelbide Lete.
2015eko urriaren 10a
16:08
Entzun

Euskal preso eta iheslariak askatzea eta "konponbidea orain" eskatzeko manifestaldia antolatuko dute Maulen heldu den urriaren 17an. 15:00erako finkatua dute hitzordua plazan. Egoitz Urrutikoetxearen atxiloketa, eta azken aste eta hilabeteetako beste atxiloketak ere salatzeko baliatuko dute hitzordua, baita Frantziari konponbidearen alde urratsak egin ditzan galdegiteko ere. Manifestaldia herritar batzuek dute antolatzen.

Ostiralean espetxeratu zuten Egoitz Urrutikoetxea. Urrutikoetxeari ez diote deliturik egotzi, baina hura atxilotzeko indarrean diren hiru agindurengatik erabaki du epaileak behin-behinean espetxeratzea. Zehazki, 2007an eta 2009an eman zituen Parisko auzitegi korrekzionalak Urrutikoetxea bilatu eta atxilotzeko hiru agindu, ETAri laguntzea leporatuta.

Harekin batera atxilotu zituzten beste hiru lagunak libre daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.