Euskal presoak etxeratzeko eskatu dute Iruñean, manifestazio batean

Iruñeko hiru auzotatik abiatu dira martxak, eta Alde Zaharrean bat egin dute. Bake prozesuan aurrera egiteko euskal presoek eta iheslariek etxean beharko luketela adierazi dute.

Euskal presoen etxeratzearen aldeko manifestazioa, gaur iluntzen, Iruñean. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
2017ko abenduaren 30a
20:57
Entzun

Urtarrilaren 13an Bilbon euskal presoen eskubideen alde egingo den manifestazioak emango dio urteari hasiera, eta amaiera, berriz, Iruñean eman diote. Euskal presoak etxeratzeko Kalera Kalera dinamikak egin duen deiarekin bat egin dute ehunka eta ehunka herritarrek.

Manifestariak Barañaindik, Arrotxapetik eta Atarrabiatik abiatu dira. Autobus geltoki zaharraren parean bat egin dute, Iruñerria kalera, presoak etxera leloa idatzia zuen pankarta baten atzean. Handik aurrera, joaldunek eta Nafarroako bandera batek ireki dute manifestazioaren bidea.

Bukaerako ekitaldian testu bat irakurri dute antolatzaileek, eta seinalatu dute presoak eta iheslariak beharrezkoak direla "gatazkaren konponbidean" sakontzeko. "Haien ekarpena osoa izateko, etxean behar ditugu".

Kalera Kalera dinamikak gogorarazi du azken hilabeteetan herritarrek egin duten lana, eta ondorioztatu dute herritarren eraginez lortuko dela presoak etxeratzea. Horretan jarraitzeko prest agertu dira, eta urtarrailaren 13ko manifestaziora joatera dei egin dute: "Denak gurekin izan arte borrokan segituko dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.