Abenduaren 2tik gose greban daude 16 durangar. 9ra arte egingo dute baraua, eta 7tik 8ra Durangoko Azokaren inguruan ibiliko diren 35bat idazle eta musikari batuko zaizkie.
Elorrietak prentsaurrekoan salatu duenez, PSOEren esku dagoen Espainiako Gobernuak errepresioa erabiltzen du euskal presoekin. Egoera okerrera doala azaldu du, eta bere iritzian, normalizazio prozesuan ematen ari diren pausoen termometroa da presoen egoera.
Gaixotasun larriak dituzten presoak espetxean edukitzea, legez kalean egon behar luketenei espetxetik ateratzea ukatzea, eta "dispertsioaren mapa" gero eta gehiago handitzea aurpegiratu dio Elorrietak PSOEri.
Rafa Diezek azaldu duenez, su-etenaren ostean Zapaterok "talantetik eta hitzatatik harantzago" joango zen politika bat martxan jartzeko esperantza zeukan euskal gizarteak, baina aurrerapausorik ez dela eman salatu du.
euskal presoak
Euskal presoak gero eta okerrago daudela ohartarazi du Ibaetako Foroak
ETAk su-etena eman zuenetik, euskal presoen egoera "okerrera" doala ohartarazi dute hurrenez hurren ELAko eta LABeko idazkari nagusi diren Jose Elorrietak, eta Rafa Diezek, Ibaetako Foroaren izenean. PSOEri eskatu diote, presoak trukerako txanpon gisa erabiltzeari uzteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu