AAMk antolatuta, euskal presoen eskubideen alde sinadurak biltzen hasiko dira bihar aurrera Bizkaiko unibertsitate campusetan. Ekimenaren helburua indarrak biltzea da, euskal presoak Euskal Herriratzeko aldarrikapena zabaltzea, baita presoei dagozkien eskubidea guztiak aldarrikatzea ere. Modu berean, hilabeteko azkenengo asteazkenetan Etxerat-ek fakultateetan antolatuko dituen elkarretaratzeetan parte hartzera deitu zuten.
EUSKAL PRESOAK. Sinadurak biltzen hasiko dira bihar Bizkaiko campusetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu