euskal presoak

Euskal presoen alde egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du LABek

Etxerat-ek egindako deiari erantzunez Urtezahar egunean eta urtarrilaren 8an egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko eskatu dio Euskal Herri osoari.

2010eko abenduaren 30a
14:36
Entzun
Datozen egunetan euskal presoen aldeko mobilizazioak egingo direla eta, bertan parte hartzeko eskatu du LABek. Sindikatuak dei egin du "Etxerat-ek egindako deialdiari erantzunez Euskal Herri osoan euskal presoen alde egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko".

Urtezahar egunean herrietan egingo diren mobilizazioetara joateko esan dio euskal gizarteari, baita urtarrilaren 8an Bilbon egingo den manifestazio nazionalera joateko ere. 2010ean ere Espainiako Gobernuak indarrean izan duen espetxe politika "salatu" nahi du LABek. "Larria da euskal preso politikoei dagozkien eskubide guztiak ez betetzea, eta larritasun hori areagotu egiten da gaixo diren presoen eta kondena betea izan arren kartzelan bahituta jarraitzen duten presoen kasuan". 700 preso baino gehiago daudela gogorarazi du, gehienak Euskal Herritik kanpoko espetxeetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.