euskal presoak

Euskal presoen argazkiak erakustea ez dela delitua uste dute Gipuzkoako Batzar Nagusiek

EAJ, Hamaikabat, Aralar, EB eta Alternatiba Eraikitzenek mozioaren aldeko botoa eman dute, eta PSE-EE eta PPk aurkakoa.

2009ko irailaren 23a
17:58
Entzun
Gipuzkoako Batzar Nagusiek euskal presoen argazkiak erakustea ez dela delitua iritzi diote. EAJ, Hamaikabat, Aralar, EB eta Alternatiba Eraikitzen alderdien babesarekin atera da aurrera mozioa. PSE-EE eta PPk aurka bozkatu dute. "Presoen argazkiak kentzeko politikak justifikazio legalik ez du eta askatasun eskubidea larri" urratzen duela argudiatu dute aldeko botoa eman dutenek.

Argazkiak erakusteak presoak Euskal Herrira ekartzeko aldarrikapena jasotzen duela uste dute EAJ, Hamaikabat, Aralar, EB eta Alternatiba Eraikitzenek. Presoen eskubideen aldeko manifestazioak baimentzeko garaian biltzeko eta askatasun eskubideak kontuan hartzea ere adostu dute.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek orain Rodolfo Ares (PSE-EE) Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuari aurkeztuko diote presoen argazkiak ez kentzeko hitzarmenaren testua.

"Terrorismoari zilegitasuna kentzeko" eta biktimak babesteko proposamenari buruz ere hitz egin dute, eta mozioa aurrera atera da EAJ, PSE-EE, PP eta Hamaikabaten babesarekin. Aralarrek aurkako botoa eman du, eta EB eta Alternatiba Eraikitzenek ez dute bozkatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.