Interneten euskal presoen argazkiak nola tirokatzen dituzten erakusten duen bideoa dabil eta, duela urtebetekoa den arren, "gaurko giro errepresiboaren neurria ondo erakusten duen azken adibidea da", Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) gaur salatu duenez. "Tiroka agertzen diren pertsonak espainiar poliziak direla uste dugu. Euskal preso politikoen argazkiak kaletik kendu eta euren tiro praktiketan erabili dituzte, bideoan ondo ageri den bezala". Bideoan tirokatzen dituzten argazkiak Koldo Alaina Bilboko Deustu auzoko preso ohiarenak eta Garikoitz Etxeberria Lizartzako (Gipuzkoa) presoarenak dira.
AAMk dio presoen aurkako "gorrotoaren eta mendekuzko jarreraren erakuslea" dela bideoa. "Haien aurka guztiak balio du; biziarteko zigorra ezartzea, minbiziarekin espetxean edukitzea, jipoiak, bakartzea, ehunaka kilometrotara sakabanatua izatea. Gerra zikinaz hitz egiten ari gara azken hilabeteotan, gerra zikina egon badagoelako".
Irailaren 23an Falange y Tradicion taldeak bere gain hartu zituen iazko urritik Euskal Herriko hainbat herritako kaleetan eta oroitarrietan egindako pintaketak eta mehatxuak.
politika
Euskal presoen argazkien aurka tiroka
Bi pertsona tiroak botatzen ageri dira Interneteko bideo batean. "Giro errepresiboaren neurria ondo erakusten duen azken adibidea da", Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu