euskal presoak

Euskal presoen eskubideak "berehala" errespetzeko eskatu dute ordezkari instituzional askok

Hainbat alkate, zinegotzi, parlamentari eta batzarkidek bat egin dute Herrirak larunbat honetarako plazak betetzeko egindako deialdiarekin.

2012ko maiatzaren 16a
15:44
Entzun

"Saihestezina eta premiazkoa den erronka batek bildu gaitu: euskal preso politikoen giza eskubideen berehalako errespetuaren eskaerak". Halaxe esan dute lehengo eta gaurko ordezkari instituzional askok, gaur Donostian emandako prentsaurrekoan. "Iraganean ikuspegi eta postura desberdinak izan ditugu presoen aferari buruz. Gaur egun, ordea, premiazkoa ikusten dugu kartzela politika denbora berriei egokitzea, iraganeko irizpideak alboratuz eta giza eskubideen errespetua abiapuntu berri gisa finkatuz".

Espainiari eta Frantziari egin dizkieten eskaera: presoak Euskal Herrira ekartzea, "bizi osorako zigorra" bertan behera uztea eta zigorra bete duten presoak askatzea, zigorraren 2/3 eta 3/4 beteta dituzten presoak kaleratzea, gaixotasun larriak dituzten presoak ere aske uztea, eta espetxe politika egokitzea.

"Euskal gizartearen gehiengoaren itxaropena egiazko eta bidezko soluzioetara dago bideratuta. Gatazka betiko konpondu eta haren ondorio guztiei irtenbidea emateko, ezinbestekoa da preso eta iheslarien egoera ere konpontzea", adierazi dute lehengo eta gaurko hainbat alkate, zinegotzi, parlamentari eta batzarkidek.

Bat egin dute Herrira mugimenduak larunbat honetarako hiri eta herrietako plazak betetzeko egindako deialdiarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.