'Euskal Presoak Euskal Herrira' oihua beren egiten dutela azaldu dute sinatzaileek, eta hori dion ikurra zabaltzeko konpromisoa hartu dute. Herritarrei dei egin diete hileroko azken ostiraletan Etxeratek deituta egiten diren elkarretaratzeetan parte hartzera.
Sinatzaileek artean daude: ELA, LAB, ESK, EILAS, Hiru, ELB, AEK, Herria 2000 eliza, Bai Euskal Herriari, Torre de Babel, Hegoaren sarea, Segi, Duina, Etxerat, Askatasuna, Bilgune Feminista, EHGAM, TAT, Eguzki, Gurasoak, Askapena, Behatokia, Ikasle Abertzaleak, ESAIT, EHE, Iratzarri, Komite internazionalistak eta Anai artea.
Zerrenda ez dagoela itxita, eta atxikimendu gehiago bilatzen saiatuko direla azaldu du AAMko kide Jon Enparantzak: "Zuhaitz bilakatu nahi duen kimu bat da".
Euskal Herriak euskal presoak Euskal Herrira ekartzea "behar" duela azaldu du Enparantzak, "beraien eskubideen jabe, eta konponbidera bidean".
Manifestaziorako deia
Agiria sinatu duten eragile guztiek manifestaziorako deia egin dute. Manifestazio hori Bilbon egingo da, urtarrilaren 7an, 17:00etan Aita Donostiatik abiatuta. Euskal presoak Euskal Herrira. Dagozkien eskubideen jabe goiburua izango du manifestazioak.
EUskal Presoak
Euskal Presoen eskubideak bermatuko dituen oinarriekin agiria sinatu dute 29 eragilek
Joan zen larunbatean bilera egin zuten hainbat eragilek AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduarekin. Bilera hartan, euskal presoen eskubideak bermatzeko oinarriak zehaztu zituzten, eta gaur aurkeztu duten agirian bildu. Hala nola, tratu duin eta begirunezkoa jasotzeko eskubidea, osasun eskubidea, komunikazio eskubidea, hizkuntz eskubidea, hezkuntza eskubidea, amatasun eta aitatasun eskubidea, askatasunerako eskubidea, eta Euskal Preso Politiken Kolektibo gisa Euskal Herrian bizitzeko eskubidea bildu dituzte. 'Euskal Presoak Euskal Herrira' dioen ikurra zabaltzeko konpromisoa ere hartu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu