politika

Euskal presoen eskubideen aldeko konpromisoak "berresteko" eskatuko dute bihar Tolosan

Etxerat elkarteak egingo duen IX. nazio batzarrean izango da hori eta euskal preso guztien senideak gonbidatu dituzte.

2009ko azaroaren 14a
14:56
Entzun
Etxerat elkarteak IX. nazio batzarra egingo du bihar Tolosako Leidor zineman (Gipuzkoa) eta besteak beste, euskal presoen eskubideen aldeko konpromisoak "berresteko" eskatuko du. 12:00etan hasiko da ekimena eta elkarteak euskal preso guztien senideak gonbidatu dituzte batzarrera, baita eragile sozial, sindikal eta politikoak ere.

Euskal presoen eskubideen aldeko konpromisoetan sakontze aldera, gizarte eragileen arteko elkarlana ere aldarrikatuko du Etxerat-ek.

Urteko balantzea egiteko ez ezik, egungo egoera politiko "zailari" aurre egiteko indarrak batu eta euskal presoen senide eta lagunen arteko "kohesioa" indartzeko ere balio izango du batzarrak, Etxerat-ek jakinarazi duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.