Euskal selekzioak bere maila neurtuko du Irlandaren aurka, 19.a UEFAren zerrendan

Imanol Magro Eizmendi.
2014ko maiatzaren 10a
10:56
Entzun

Euskal selekzioak lagunarteko partida jokatuko du gaur, Irlandaren aurka, Azpeitian, Garmendipe zelaian (Gipuzkoa, 18:00, ETB1). Emakumezko taldeak jokatuko duen bosgarren partida da. 2006an bi aldiz jokatu zuen Argentinaren aurka, 2008an Txile izan zuen aurkari, eta 2012an, azken partidan, 1-0 irabazi zion Eslovakiari Arrate Oruetaren golari esker.

Irlanda aurkari gogorra da, 19. da UEFAren sailkapenean eta 30.a FIFArenean. Herenegun 1-3 galdu zuen Errusiaren aurka, eta ia ezinezko du Munduko Kopan sartzea. Azken-aurreko partidan, baina, oso estu hartu zuen Alemania munduko txapelduna (3-2). Euskal selekzioari dagokionez, 18 jokalari sartu dira deialdian, gehienak Realekoak eta Athleticekoak. Atzo egin zuten entrenamendu bakarra, Lezaman, eta gaur goizean bideo saioa egingo dute aurkaria ezagutzeko.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.