Jose Luis Rodriguez Zapateroren lekua nork beteko duen erabakiko du gaurtik igandera bitartean PSOEk, 38. Kongresuan, Sevillan (Andaluzia, Espainia). Bi aukeren artean hautatu beharko dute: Alfredo Perez Rubalcaba edo Carme Chacon. Bien arteko lehia estua ari da gertatzen alderdi barruan, eta indarrak parekatuta iritsiko dira bi hautagaiak Kongresura. Idazkari nagusi berria aukeratu ez ezik, alderdiaren norabidearen ildoak ere erabakiko dituzte Sevillan.
Kongresuan izango diren mila ordezkarien artean, Euskal Herritik botoa ematera joango dira PSE-EEko eta PSNko 30 ordezkari. Gehienek Rubalcabaren alde egin dute. Joan den astean egin zituzten Hego Euskal Herrian Sevillara joango diren ordezkariak aukeratzeko biltzarrak. Botorik gehien Bizkaiko sozialistek izango dute: hamahiru. Nafarrek zortzi ordezkari bidaliko dituzte, gipuzkoarrek sei, eta arabarrek hiru.
Dagoeneko jakina da noren alde egingo duten batzuek eta besteek. Rubalcabaren aldeko botoa emango dute Bizkaiko etaGipuzkoako ordezkari denek. Ordea, Araban eta Nafarroan bi hautagaiek lortu dutebabesa, eta, beraz, zerrenda adostuak eramango dituzte Sevillara.
Jose Antonio Pastor Bizkaiko PSEko idazkari nagusiak argi esan du Espainiako Barne ministroa izandakoarekin «harreman estua» dutela EAEko sozialistek, eta haren alde egingo dutela, oso aintzat hartzen dutelako «ETAren amaieran izan duen garrantzia». Rafaela Romero Gipuzkoako PSEko buruak ere nabarmendu du Rubalcabak euskal auziaren inguruan erakutsi duen «ardura», eta kritikatu du Chaconek interes bera ez erakutsi izana: «Zein proposamen ditu Chaconekireki den aroberrirako?».
Bizkaiko sozialisten batzarrean hautagaitza bakarra aurkeztu zen, eta ez zuen aurkako botorik jaso. Ordezkari gisa, Patxi Lopez lehendakaria, Jose Antonio Pastoralderdiko bozeramailea,Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako eleduna eta Isabel Zelaa Hezkuntza sailburua joango dira, besteak beste.
Lopez lehendakaria da Rubalcabak izango duen babesik esanguratsuena. Lopez haren alde lerratu da hasiera-hasieratik. Rubalcabaren defentsa sutsua ere egin du. «Zure arrakasta sozialismoan sinesten dugun guztiona izango da», esan berri du. Iazko udal eta foru hauteskundeen porrotaren ostean, Zapatero ordezkatzeko prozesuari ekin zion PSOEk, eta Lopez Rubalcabaren alde agertu zen ordutik.
Gipuzkoatik joanda, Iñaki Arriola, Jesus Egiguren, Miguel Angel Morales, Susana Corcuera, Rafaela Romero eta Arritxu Marañon izango dira biltzarrean. Denek egin dute Rubalcabaren alde.
Araban, bi zerrenda adostu dituzte: Rubalcabaren aldeko Txarli Prieto eta Gloria Sanchezena, batetik, eta Chaconen aldeko Juan Carlos Alonsorena, bestetik. Prietok Arabako ordezkaritzaren «aniztasuna» defenditu du, eta adierazi duKongresuko bi hautagaiak direla «onargarriak», eta «alternatiba» ezberdinak lehiatzea ona dela.
Nafarroatik, berriz, PSNko idazkari nagusi Roberto Jimenez joango daPSOEren biltzarrera. Jimenezek Chaconen alde egin du.Jimenezekin batera, Juan Moscoso del Prado diputatu nafarra dago; Moscoso Rubalcabaren taldeko bozeramaileetako bat izango da. Sevillan izango dira Maria Isabel Carcavilla, Miguel Angel Anzizar, Susana Perez, Maria Concepcion Perez, Fernando Puras eta Marta Maria Ulrich ere.
Euskal sozialistek aukera egin dute
Gaur hasiko du PSOEk Kongresua Sevillan, eta Rubalcaba edo Chacon hautatuko dute idazkari nagusi izateko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu