Euskara

Euskal Tonbolako Megasaria jaso du Jonathan Valdivielso abaltzisketarrak

Euskararen normalizazioak "denen energia" behar duela azpimarratu du Kontseiluak

Euskal Tonbolaren sari banaketa. ANDONI CANELLADA, ARGAZKI PRESS
2016ko urtarrilaren 4a
12:19
Entzun

Gaur banatu dute Euskal Tonbolak aurreneko aldiz eman duen Megasaria. Jonathan Valdivielso abaltzisketarrak jaso du saria Martin Ugalde Kultur Parkean egin duten ekitaldian. Sandero autoa, hilero 400 euroko erosketa saski bat, Scotter motorra, Kariberako bidaia, kruzeroa eta beste hainbat sari jaso ditu Valdivielsok. Horretarako, tonbolan erositako txartelekin 'Euskaraz bizi nahi dut' esaldia osatu zuen, eta horrekin zozketan parte hartu. Abenduaren 30ean egin zuten zozketa.

Euskal Tonbolari esker euskalgintzak lan asko egin ahal izaten duela nabarmendu dute Kontseiluak eta Behatokiak. Horregatik, txartelak erosten dituzten herritarrei eskerrak eman dizkiete. Haiei ez ezik, beraien komentzioetan txartelak salgai jartzen dituzten merkatariei ere eskertu diete, haiek gabe tonbola ezingo bailukete aurrera eraman.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.