Azpiegiturak

'Euskal Y'-a eraikiko duten enpresen atarietan elkarretaratzeak antolatu ditu AHT gelditu! Elkarlanak biharko

Era berean, zenbait agintari eta komunikabide trenbide proiektuaren aurkako mugimendua "kriminalizatzeko" ahaleginean ari direla salatu du.

2007ko azaroaren 28a
17:28
Entzun
'Euskal Y'-koa eraikitzeko lanetan aridiren enpresek ingurumen arazoak eta gizartearen interesa gutxiesten dutela eta beren etekinaren alde ari direla iritzita, enpresa horietako zenbaiten atarietan elkarretaratzeak antolatu ditu biharko AHT gelditu! Elkarlanak. Enpresa atarietan ez ezik, zenbait herritako plazetan ere egingo dituzte elkarretaratzeak. Zehazki, honako deialdiak egin ditu:

Gasteiz: 19:00etan, Euskal Trenbide Sarearen aurrean.

Oiartzun: 20:00etan, herriko plazan.

Urretxu: 19:00etan, herriko plazan.

Donostia: 17:00etan, Moyua enpresaren egoitaren atarian, Santa Katalina plazan.

Zornotza: 19:00etan, Erreferendum plazan.

Oñati:. 19.00etan, herriko plazan.

Ordizia: 19:00etan, Ordiziako plazan.

Bilbo: 19:00etan, TECSA enpresa eraikitzailearen aurrean, Deustuko Madariaga etorbidean.

Basauri: 20:30etan, Bentako plazan.

Irun: 19:30etan, Ensantxe plazan.

Bestalde, zenbait agintari eta komunikabide AHTren kontrako mugimendua kriminalizatzeko saioa egiten ari direla salatu dute, Ugarte enpresak eraikuntza lanak bazterrean uztean erabaki duela-eta eman den informazioaren harira. Agertu dutenez, agintari eta komunikabide horiek mehatxuekin eta indarkeriazko ekintzekin lotu dute 'Euskal Y'-ren aurkako mugimendua hartarako arrazoirik ez dutenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.