Azpiegiturak
'Euskal Y'-ak eta Nafarroako AHTren korridoreak bat egitea "onuragarritzat" jo dute Iruñea eta Gasteizko gobernuek
Nuria Lopez de Gereñu Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburua eta Alvaro Miranda Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitza nagusian bildu dira gaur. Besteak beste Abiadura Handiko Trenaren (AHT) proiektuaz hitz egin dute. Bi aldeek "onuragarritzat" jo dute 'Euskal Y'-ak eta Nafarroako AHTren korridoreak (Iruñearaino iritsiko dena) bat egitea.
Nafarroako eta Eusko Jaurlaritzako garraio arduradunek "herritarren beharrei erantzuteko administrazioen arteko elkarlana indartzeko beharra" azpimarratu dute. Gereñuk eta Mirandak "geroz eta lehiakorragoa den azpiegitura-eredua" indartzeko apustua egin dute. Bien arabera, "herritarren eta bi erkidegoetan egiten duten erakunde guztien zerbitzura" egongo da azpiegitura-eredu berria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu