Azpiegiturak

Euskal Y-ak ez duela atzera bueltarik nabarmendu du Lopez de Gereñuk

Gipuzkoako zatian lanak urte berriarekin batera hasiko direla iragarri du Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuak. Gizartearen gehiengoa AHTaren alde dagoela iritzi dio.

2007ko urriaren 18a
12:02
Entzun
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan AHT Abiadura Handiko Trena ezartzeko Euskal Y proiektuak dagoeneko ez duela atzera bueltarik ziurtatu du Nuria Lopez de Gereñu Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan sailburuak. Hain zuzen ere, Gipuzkoako zatiko lanak bi hilabeteren buruan, urte berriarekin batera, hasiko direla iragarri du. Itsasondo inguruan abiatuko dituzte, eta Beasain eta Legorreta ingurukoak ere laster jarriko dituztela abian zehaztu du.

Egitasmo horren aurkako mugimenduari dagokionez, Lopez de Gereñuk argi du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herriarren gehiengoa Euskal Y-aren alde dagoela: "Argi daukadadana da gizartearen gehiengoak babesten duela, interes orokorreko azpiegitura da. Azpiegitura horri buruz erebakitzeko eremua (Euskal Autonomi) Erkidegoko eremua da, eta eremu hori ordezkatzen duen erakundean, hau da, Eusko Legebiltzarrean, indarren %80k baino gehiagok babesten dute azpiegitura hori".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.