Azpiegiturak

'Euskal Y'-aren eraikuntzari buruz galdeketa egitea proposatu EHAK-k

Legez besteko proposamena aurkeztu du gaur EHAK-k Eusko Legebiltzarrean. Hain zuzen ere, 2007ko udal hauteskundeekin eta foru hauteskundeekin batera 'Euskal Y' delakoaren eraikuntzari buruzko erreferenduma egitea. Julian Martinez EHAK-ko legebiltzarkideak azaldu duenez, ekiemen honekin "Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen ariketa praktikoa ere egin nahi dugu, mundu guztiak horren inguruan hitz egiten duen unean".

2006ko apirilaren 21a
16:56
Entzun
Martinezek Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatu du. Izan ere, EHAK-ko legebiltzarkidearen hitzetan, Eusko Jaurlaritzak ez die herritarrei lan honek izango dituen ondorio "faraonikoen" berri eman.

'Euskal Y'-ren eraikuntza lanek ingurugiroan "kalte konponezinak" eragingo dituztela ohartarazi du Martinezek. Era berean, azaldu duenez, proiektuak ez ditu garraio "arazoak larriak" konponduko eta gainera areagotu egingo du EAEko energia kontsumoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.