Azpiegiturak

'Euskal Y'-ren lanak eragozteko porlanezko bidoietara lotu diren bi lagun atxilotu dituzte Ordizian

Haiei babesa emateko bildu diren 30 bat lagun identifikatu egin ditu Ertzaintzak.

2008ko ekainaren 3a
15:17
Entzun
AHTrentzako Euskal Y trenbidea eraikitzeko lanak trabatu dituzte gaur goizean Ordizian (Gipuzkoa) porlanezko bidoietara lotu diren bi lagunek. Ordiziako Malkasko auzoan, AHTren lanak obretarako sarbidean,jarri dira bi lagun horiek, bidoietara kateatuta eta, gainera, eskuak porlanetan sartuta. Ondorioz, lanetara sartzea eta irtetzea galarazi dute. Haiei babesa emateko 30 bat lagun bildu dira protesta egin duten lekuan.

10:00etan hasi dute mobilizazioa, eta laster agertu da Ertzaintza. Babesa ematera bildutako lagunak identifikatu dituzte, eta, halaber, bidoietara lotutako bi lagunak atxilotu egin dituzte suhiltzaileek bidoietatik askatu dituztenean. Ordu eta erdiz eragotzi dituzte lanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.