Eusko Legebiltzarrean EAJko bozeramaile izan den Joseba Egibarrek esan du, etorkizunera begira, "errespetua" dela "hitz klabea, legebiltzar batek erabaki duenari errespetua". Ibarretxeren plana -ri erreferentzia eginez, zera esan du, "onartutako proiektu horrek oinarriren bat baldin badauka, euskal hiritarrek (erkidego autonomiari dagokionez hiru lurraldetakoek) dutela gaitasuna herri bezala etorkizuna erabakitzeko". Hori ezin dela auzitan jarri azpimarratu du.
Horregatik esan du, PSE-EErekin ez dutela kudeaketarako bakarrik akordiorik egingo. Akordio hori egitekotan, gatazka gainditzeko "gutxiengo adostasunak" lortu beharko liratekeela dio.
Politika
Euskaldunen erabakia errespetatu behar dela esan dio Egibarrek Zapaterori
EAJko GBBko lehendakari Joseba Egibarrek gaur esan duenez, EAJ-EA koalizioak ez du Eusko Legebiltzarrean gobernatzeko akordiorik egingo PSE-EErekin. Ez behintzat gatazka konpontzeko "gutxiengo adostasunik" ez badago. Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterori esan dio, "akordio historikoa lortzeko, euskaldunek erabakitakoa errespetatu egin behar dela". Izan ere, Zapaterok atzo esan zuen, bizikidetzarako "akordio historikoa" lortzea espero duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu