Euskalerria irratiaren aldeko mozio bat onartu du Iruñeko Udaleko osoko bilkurak

Euskalerria irratiko kideak, estudioan. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Iruñea
2012ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Euskarazko irrati baten aldeko mozioa aurkeztu dute osoko bilkuran NaBaik, Bilduk eta Ezkerrak, eta, PSNk harekin bat egin eta gero, aurrera egin du. Euskalerria irratiarekin bat egin du, hartara, Iruñeko Udalak. Mozioaren bidez, udalak adierazi du euskaraz ari den irratia behar dela eta lizentzia baten jabe izan behar duela. UPNk eta PPNk kontra bozkatu dute. Mozioa aurkeztu duten taldeek erran dute hainbat erakunde agertu direla orain arte Iruñerrian euskarazko irrati bat izatearen alde, tartean Euskaltzaindia, Nafarroako Parlamentua, Arartekoa eta Europako Kontseiluko adituak. Asteon hartutako erabakiarekin, Iruñeko Udalak ere egin du bat eskaerarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.