Nafarroako Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Sanzen Gobernuari Euskalerria Irratiaren auzian. Laguntza publikrik gabe geratu zen duela bi urte Euskalerria Iratia, eta helegitea jarri
Hori dela eta, Mikel Bujanda Euskalerria Irratiko zuzendaria ez da batera konforme agertu Auzitegiaren erabakiarekin. "Epaileak dio beharrezkoa dela lizentzia edukitzea, baina guk ikusten dugu hori ez dela egia. Bestela, 2000an eta 2001ean jaso genituen laguntzak ez al dira baliozkoak", galdetu du Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan.
Gainera, Bujandak azpimarratu du berentzat "erabakigarria" den epaika oraindik iristeke dagoela: hau da, lizentziari buruzkoa. Izan ere, irrati horren borroka nagusietakoa arazorik gabe jarduteko lizentzia lortzea da.
Euskara
Euskalerria Irratiaren dirulaguntzen auzian, Gobernuaren aldeko epaia eman du Nafarroako Auzitegi Nagusiak
Komunikabideei dirulaguntzak emateko arauak aldatu zituen Nafarroako Gobernuak 2002an; irratien kasuan, lizentzia izatea derrigorrezko baldintza gisa ezarri zuen laguntza jaso ahal izateko. Adliz, telebisten kasuan ez zuen halako baldintzarik ipini, eta lizentziarik gabeko telebistek dirua jaso zuten Nafarroako Gobernutik. Hori guztia dela eta, helegitea aurkeztu zuen Euskalerria Irratiak, baina Nafarroako Auzitegi Nagusiak Sanzen Gobernuari eman dio arrazoia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu