"Euskalgintza bizi duen jazarpen politiko-judizialak euskararen normalizazio prozesura geldiadia ekarri" duela eta "hartu beharreko neurriak lehenbait ehen hartzeko" premiazko deialdia egin die alderdi politiko zein sindikatuei Kontseiluko kideek. Iñaki Lasa Kontseiluko Ildo politiko-instituzionaleko arduradunak nabarmendu ditu akordio honek izan behar dituen zutabeak. "Akordio politiko horren zutabe nagusietako bat euskalgintzaren babesa izango da, artikulatu behar diren mota guztietako neurriak, politikoak zein ekonomikoak, martxan jarriz, etengabe pairatubehar dugun jazarpen honek dakarren odoluste ekonomiko horri irtenbide bat emateko. Beste zutabeak ekarri behar du euskararen normalizazio prozesuaren bultzada nabarmena".
Alderdi politiko eta sindikatuetako ordezkariekin datorren astean bilerak hasiko dituztela adierazi dute Kontseiluko ordezkariek, gaineratuz, arlo judizialean ere urratsak eman beharra daudela, izan ere, "Europako kide garen neurrian eta eremu urriko hizkuntzek duten babesa kontutan hartuta, bertoko egoeraren berri Europan ere izan behar dute".
Euskalgintzari erasoak
"Euskalgintza sufritzen ari den erasoaren aurrean" akordio sozio-politiko zabal baten beharra aldarrikatu du Kontseiluak
Euskalgintza sufritzen ari den erasoaren aurrean akordio sozio-politiko zabal baten beharra eskatu du berriro ere Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Kontseiluak lanean jarraitzeko asmoa agertu du eta akordio zabal horren bila bilerak ere hasiko ditu datorren astean eragile ezberdinekin. Iñaki Lasa Kontseiluko kideak nabarmendu duenez, "akordio politiko horren zutabe nagusietako bat euskalgintzaren babesa izango da, artikulatu behar diren mota guztietako neurriak, politikoak zein ekonomikoak, martxan jarriz".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu