Kontseilua

Euskalgintzak ekainaren 4rako deitutako manifestazioarekin bat egin dute Nafarroako sindikatuek

Kontseiluko buru Paul Bilbaok nabarmendu du beharrezkoa dela elkarlana euskararen normalizazioa lortuko bada.

Nafarroako sindikatuek bat egin dut Kontseiluak euskararen alde antolatutako manifestazioarekin. KONTSEILUA
2016ko maiatzaren 18a
12:26
Entzun

Nafarroako sindikatu nagusiek bat egin dute Kontseiluak ekainaren 4rako euskararen alde deitutako manifestazioarekin. Iruñean egindako agerraldian ELA, LAB, Steilas, EHNE, ESK, CGT eta Hiru sindikatuek salatu dute euskaraz bizi nahi duten langileek "zailtasunak" dituzela bere eskubideak betearazteko. "Eta kontuan hartuz eguneko bi herenak lanean ematen ditugula, ez da makala". Kontseiluko buru Paul Bilbaok, bere aldetik, eskertu egin du sindikatuen babesa eta elkarlanerako deia egin die gizarte eragile guztiei.

Sindikatuek txalotu egin dute Nafarroako Goberuak azken urtean egindako lana, baina oraindik ere egiteko asko dagoela ohartarazi du. "Euskaraz lan egin ahal izateko beharrezkoa da neurri ausartak hartzea. Oraindik ere, alor sozio-ekonomikoan ez da plangintzarik abiatu euskara normalizatzeko, ez alor publikoan, eta ezta pribatuan ere". Horiek hala, eta oreka soziala bermatzeko "beharrezkoa" dela iritzita, ekainaren 4an Iruñeko Golem zinemetatik aterako den manifestazioan parte hartzera deitu ditu herritarrak.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.