Euskaltegiak «ez itotzeko» eskatu dute Iruñean
IRUÑEA. Nafarroako Gobernuak iaztik euskaltegientzako diru laguntzak %40 gutxitu dituela salatzeko, protesta egin zuen atzo AEK-k. «Arnasa ukatzen digute; gu itotzen saiatzen ari dira». Euskarabidearen lidergo falta kritikatu zuen. Hain zuzen ere, ez da aurrera atera Euskarabidea Presidentetza departamentuan sartzeko Bilduk aurkeztutako mozioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu