Txirrindularitza

Euskaltel-Euskadik 2006. urtera arte luzatu du kontratua

Euskaltel-Euskadi taldeak 2006. urtera arte jarraituko du txirrindularitzan. Hala adierazi dute gaur Paben eskaini duten prentsaurrekoan. Taldeak sei mlioi euroko aurrekontua izango du. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak 900.000na euro emango dizkiote taldeari, eta gainontzeko diru guztia Euskaltel enpresak eta Euskadi Fundazioak jarriko dute.

2003ko uztailaren 22a
18:26
Entzun
Beste hiru urterako jarraipena ziurtatuta, taldean dauden txirrindulariak mantentzea eta euskal txirrindularitzaren harrobiko izar gazteak Euskaltel-Euskadin aritzea dute helburu. Migel Madariaga Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendariak eta Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eskaini dute prentsaurrekoa. Biak "oso pozik" geratu dira adostutako akordioarekin.

Jose Luis Bilbaoren arabera, oso garrantzitsua da akordio hau euskal gizartearentzat, "Euskal Herrian txirrindularitzak mugitzen duen jende piloa ikusita". Bizkaiko Foru Aldundiak 900.000 euro emango dizkio txirrindulari taldeari, eta Gipuzkoakoak eta Eusko Jaurlaritzak ere diru kopuru bera emango dute. Gainontzeko diru guztia Euskaltel enpresak eta Euskadi Fundazioko bazkideek jarriko dute. Madariagak adierazi duenez, mementoz ez dute lortu akordiorik Arabako Foru Aldundiarekin.

Mayoren etorkizuna ezbaian

Bestalde, prentsaurrekoa eskaini ondoren, Migel Madariaga Sabino Angoitiarekin biltzekoa da Iban Mayoren etorkizunaz hitz egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.