euskara

Euskaltzaindia aholku-emaile ofizial izendatu du Euskal Elkargoak

Ostegun goiz honetan izenpetu dute hitzarmena Euskaltzaindiak eta Euskal Elkargoak, hizkuntza akademiaren mendeurrenaren ospakizunei hasiera eman aitzin.

Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko presidentea eta Andres Urrutia, Euskaltzaindiakoa. IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
2018ko irailaren 13a
18:30
Entzun

Goizean izenpetu hitzarmenarekin elkargoak konpromiso desberdinak hartu ditu, akademiak jakinarazi duenaz: “Euskaltzaindiak emaniko arauak, gomendioak eta irizpenak jarraitzera, hizkuntzaren kalitatean sortzen diren hutsuneak Euskaltzaindiari jakinaraztera eta elkar-aditze egitura baten sortzera”.

Onomastika alorrera ere hedatzen da hitzarmena, “zalantzak argitzera eta horren gaineko datu-base bat sortzera konprometitu” baitira bi erakundeak. Horretarako, 20.000 euroko diru-laguntza jasoko du Euskaltzaindiak, 2019ko abendua arteko hitzarmena betetzeko.

Akademiak ostegunean egun osoko egitarauarekin hasiera eman dio bere mendeurrena ospatzeko eginen dituen ekimen desberdinei. Goizean izenpetu hitzarmenarekin, “Euskaltzaindia da Euskal Herri osoko aitortza instituzionala lortu duen erakunde bakarra”, akademiaren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.