'Euskara bizi publikoan' hitzarmena bere egin du EEPk

Aitor Renteria.
2006ko azaroaren 28a
00:00
Entzun
Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) euskara bizi publikoan sustatzeko akordioak izenpetu zituen atzo Baionan. Orain artean Euskal Konfederazioak burutzen zuen Euskara Herriko Etxeetan akordioa sustatzeko engaiamendua hartu du EEPk. Ipar Euskal Herriko 42 herrik izenpetu dute hitzarmena Euskal Konfederazioarekin.

«Baliabide gehiago ukanik, pentsatu behar dut EEPk zaluago lortuko duela erakunde eta herriko etxeen engaiamendua euskarak dagokion lekua lor dezan bizi publikoan». Akordio horren bidez Herriko Etxeek legeak euskarari ukatzen dion ofizialtasuna ematen diotela erranzuen Etxeberrik.



KONTSEILU NAGUSIA ETA BAIONA. Abenduan Kontseilu Nagusiak eta Baionak akordioa izenpetuko dutela azaldu zuen Max Brisson EEPko presidenteak. Miarritzeko Herriko Etxea, Posta eta SNCF tren konpainiarekin lanean ari dela azaldu zuen, baina ez Estatuarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.