gizartea

Euskara Bizia batzordea sortu du Bizkaiko Aldundiak

Euskarari lotutako arloak aztertu eta ekitaldi bakoitzerako proposamenak aurkezteko helburua du. Josune Ariztondo Kultura diputatua izango da lehendakaria.

2012ko otsailaren 7a
14:15
Entzun

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak Euskara Bizia batzordea sortu du, euskarari lotutako arloak aztertu eta ekitaldi bakoitzerako proposamenak aurkezteko helburuarekin. Erakundeek eta elkarteek egiten duten lanari bizirik eutsi nahi diote.

Batzordeko kideen artean, besteak beste, Eudeleko, Alkarbideko, Azkue Fundazioko eta Euskaltzaindiako ordezkariak egongo dira, eta lehendakaria Josune Ariztondo Kultura foru diputatua izango da. Euskararen alde lan egiten duten elkarte eta erakundeek ere izango dute ordezkaritzarik, arduradunen arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.