Euskaltegiak, barnetegiak, Internet bidezko ikastaroak... AEK-k eskura dituen baliabide guztiak baliatuko ditu udan euskara «eguzkitara» ateratzeko. Udako hiru hilabeteetarako prestatu duen eskaintzaren berri eman zuen atzo, eta aurreko urteko eskaintzarekiko zenbait berrikuntza ere egin ditu, betiere urtaroak eskatzen duen «opor usaineko» kutsua mantenduz.
AEK-k bertsolaritza barnetegia egingo du aurten lehenengoz. Bertsoaren bitartez euskara ikasi eta praktikatuko dute bertan izena ematen dutenek, Ainhoa Aranburu, Xabi Paya, Onintza Enbeita eta Esti Alberdi bertsolariekin. Horrez gain, familientzako barnetegiak ere eskainiko ditu, baita naturarekin harreman estua dutenak ere.
Barnetegiak ez ezik, euskalduntze ikastaroak ere eskainiko ditu, maila guztietakoak. Hiru, lau eta bost orduko ikastaroak, eta Internet bidezko eskaintza ere izango du, B2 eta C1 mailak egiteko.
Euskara «eguzkitara» aterako du AEK-k udan, eskaintza zabalarekin
Ohiko euskalduntze ikastaroez gain, bertsolaritza barnetegia eta familientzakoak ere eskainiko dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu