Euskara

Euskara "esparru guztietan" lehenesteko beharra nabarmendu du EHEk nazio batzarrean

'Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!' manifestua "ezinbesteko tresna" izango dela nabermendu dute.

arantxa iraola
2011ko urriaren 1a
19:33
Entzun

EHE Euskal Herrian Euskaraz herri mugimenduak nazio batzarra egin du gaur Villabonan (Gipuzkoa), EHEko kideek euskarari esparru guztietan lehentasuna eman behar zaiola ohartarazi dute. Horretara bideratuko du bere jarduna EHEk datozen hilabeteetan. Gainera, Ezabaketa Astea urte osoko ekimen bihurtzea erabaki dute, azaroan zein maiatzean egingo diren hauteskundeak baliatuz.

Helburua lortze aldera Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe! manifestua "ezinbesteko tresna" izango dela nabermendu dute. "Euskal komunitatearen jarrerak aldatzeko bultza eginez, norbanakoen artean nork bere autodeterminazio ariketa propioa egitea eta ahalik eta askeen zein burujabeen jokatzeko erabakia sustatuko da".

Euskaraz Bizi eguna ere egingo dute berriro, eta horrez gain, euskalgintzaren beste hainbat ekimenekin bat egingo dute eta aparteko ahalegina egingo dute "guneak euskalduntzeko dinamika" sustatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.