Politika

Euskara eta eredu soziala lehenetsiko ditu EHAK-k aurrekontuen negoziaketetan

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 2006ko aurrekontuen negoziaketetan euskararekin eta gizarte ereduekin zerikusia duten alorrei lehentasuna emango die Ezker Abertzalea taldeak. Gasteizen eman duten prentsaurrekoan esan dutenez, ez dute "aurrebaldintzarik" jarriko. Bestalde, Euskal Herriak bi estatuekin duen gatazka politikoari konponbide politikoa bilatzea, eskubide zibil eta politikoak herritar guztiei bermatzea, eta gizon eta emakumeen artean parekidetasuna lortzea ere beraien helburuen artean daudela dio.

2005eko uztailaren 5a
19:06
Entzun
Euskarari dagokionez, bestelako hizkuntz politika baten premia ikusten du taldeak, egungoak "porrot" egin duelako. Hala, Erauskinek azaldu duenez, EAEko hezkuntza eredua berrikustea beharrezkoa da "euskalduntzeko ahalmena duen eredu alternatiboa eraikitzeko". Halaber, besteak beste, Euskal Unibertsitatearen aldeko "apustu garbia" funtzezkotzat jo ditu taldeko bozeramaileak.

Gizarte arloan, bestalde, Jaurlaritzak martxan jarri nahi dituen zenbait azpiegituretan luzapena eskatu du taldeak, aurrena gizarte eragileen artean lurralde antolaketa, energia eredua eta garraio sistemaren inguruan eztabaida sortzea premiazkoa dela uste baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.