Euskara

Euskara gaitasuna "inguru sozialak" baldintzatzen du, eta ideologiak eragin gutxi du

Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoko Kabineteak ikerlan bat egin du euskara gaitasunari, erabilerari eta euskararen gaineko iritziari buruz, eta azaldu du, estatistikak erabilita, "elebitasun orekatua" lortzeko modu nagusia familiaren, lagunen eta hezkuntza sistemaren arteko harremana dela.

Berria.info
2013ko uztailaren 29a
13:41
Entzun

Euskarazko ahozko gaitasuna testuinguru sozialeko erabilerari lotuta dago, batez ere: familia, lagunartea, lantokia edo eskolan...). Bigarren mailan hizkuntzaren transmisio eragileak daude: gurasoen hizkuntza nagusia, ikasketen hizkuntza edota eskolaz kanpo euskara ikastea. Ordea, sexuak, ideologiak edota identitate politikoak ez dute harremanik euskarazko ahozko gaitasunarekin.Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoko Kabinetea ondorio horretara heldu da Euskara EAE-n: gaitasuna, erabilera eta iritzia ikerlanean.

Euskarari buruzko iritzi eta motibazioen alorrean euskaltzaleen taldea da nagusia gaur egun; hau da, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren erdiak baino gehiagok euskararekiko jarrera positiboa dute. Beste bi talde nagusiak euskararekiko jarrera mesfidatia dutenak eta euskararen onarpen pasiboa egiten dutenak daude. Hiru talde horiek ardatz berean dauden hiru puntu direla azaldu du Iñaki Martinez de Luna Prospekzio Soziologikoko Kabineteko arduradunak, non euskarari buruzko iritzia identitate sentimenduekin lotuta baitzegoen. Hau da, haien burua abertzaletzat zuten pertsonek euskarari buruzko iritzi ona zuten, eta alderantziz. Ordea, talde berri bat agertu da, ardatz horretatik kanpo, euskarari abantaila soziala ikusten diona.

Bestetik, euskararen erabileran eragin gehien duten eragileak familia, lagunartea eta lana zein ikasketak direla azaldu du Martinez de Lunak, sexua, ideologia edota identitate politikoaren aurretik.Alor horretan gazteleraren alde egiten duen elebitasun desorekatuak aipatu dute , eta horrek hiztunek hobesten duten hizkuntza erabiltzeko eskubidea mugatzen duela azaldu du. Halaber, norberaren elebitasun desorekatuak ere eragiten duela azaldu du —EAEn ohikoena da gazteleraz hobeto egitea euskaraz bainoago—, eta Martinez de Lunak azaldu du herritarren berezko joera izaten dela errazago egiten zaien hizkuntzan hitz egitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.