Eusko Jaurlaritzak III.Planarekin aurrera eraman nahi dituen helburuak beteko ez direnaren beldur agertu dira. Gainera, Jaurlaritzak sindikatuek aurkeztutako proposamenak ez dituela kontutan hartu ohartarazi du ELAk.
Honela, aurreko Planen emaitzak aztertu ondoren, lau urte igarota, administrazioan ez dela euskara "gehiago erabiltzen" salatu du sindikatuak. Euskara ez dela "lanerako tresna" bihurtu gehitu du ELAk.
Horrenbestez, herritarrek administrazioarekin harremanetan jartzerakoan nahi duten hizkuntzan erabiltzeko aukera izan dezaten, "administrazioa zinez euskalduntzea" aldarrikatu du ELAk.
Euskara
Euskara "lanerako tresna" bihurtzeko ezer ez dela egin salatu du ELAk
Atzo onartu zuen Eusko Jaurlaritzak Euskareren Normalkuntzarako III. Plana eta ELAk bere kezka agertu du. Aurreko planekin euskara lanerako tresna bihurtzeko "ezer ez" dela egin esan du, eta egun, EAEko administrazioan euskara "ez dela gehiago erabiltzen" salatu du ELAk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu