euskara

Euskara normalizatzeko neurriei babesa adierazi diete

Frantzia eta Espainiaren esku hartze "eragozleak" gelditzeko, elkarretaratzeak egin dituzte hemeretzi herritan. Bideoa: Tolosako elkarretaratzea (Ander Gartzia). [Berriatb]http://www.berria.info/berriatb/2088/[/Berriatb]

2014ko apirilaren 9a
07:21
Entzun

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak deituta egin dituzte protestak. Tolosakoan izan da Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbao. Bertan, Carlos Urkijo Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariaren azken ekinbideak salatu ditu Bilbaok.

"Azkenaldian aspaldiko erarik agerikoenean ari dira bi estatuak euskararen normalizazio prozesuaren aurka, inolako mozorrorik gabe", adierazi du Bilbaok. Hezkuntza alorreko erasoak izan ditu hizpide: Espainiak LOMCE legea onartu izana eta Frantziak ikastolen aurka Fallaux legea erabili izana.

Eraso horiek ez direla berriak gogorarazi du Bilbaok: "Mendez mende pairatu behar izan ditugu horrelakoak euskaldunok, euskal hiztunok, baina horiek gainditu eta aurrera egiten jakin dugu".

19:00etan egin dituzte elkarretaratzeak, udaletxe pareko plazetan. Estatuen esku hartzea gelditu leloa jarri diete protestei. Mezua irudikatzeko, eskuak koloreztatu, eta gelditzeko keinuak egingo dizkiete estatuei. Udalerri hauetan prestatu dituzte mobilizazioak: Agurainen, Otxandion, Arrasaten (19:30ean), Bergaran, Oñatin, Soraluzen, Azpeitian, Ordizian, Tolosan, Zarautzen, Pasaian, Errenterian, Lezon, Oiartzunen (20:00etan), Ondarroan, Lekeition, Galdakaon, Basaurin eta Erandion.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.