Eduki sexista duen film labur sorta bat egin du Leizaola Fundazioak, teknologia berrietan euskararen erabilera sustatzeko. «Bideo labur horrek burla egiten du gizontasunarekin lotutako hainbat aurreiritziz, betiere umore onarekin», dio fundazioak webgunean. Fundazioko lehendakari Jose Antonio Dorronsororen arabera, film laburrak «berritzaileak» dira, eta ukatu egin du bideoek eduki sexista dutela.
Eusko Jaurlaritzak 3.500 euro eman zizkion fundazioari, teknologia berrietan euskara sustatze aldera film labur batzuk egin zitzan. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza sailburuorde Lurdes Auzmendik aitortu du Jaurlaritzak ez dituela fundazioaren bideoak ikusi horiek argitaratu aurretik, baina edukia kritikatu du. Bizkaiko Foru Aldundiak ere diruz lagundu zuen film labur sorta.
Aralarrek adierazi du fundazioaren iragarkia emakumeen kontrako erasoa dela. Emakumeen irudia «sexista, estereotipatua eta objektu soilera mugatua» dela esan du alderdiak. Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente Lohitzune Txarolak esan du emakumeek gauza asko lor ditzaketela «bularrak erakutsi gabe».
Euskara sustatzeko bideo batzuk salatu dituzte, eduki sexistagatik
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak dirua eman diote Leizaola Fundazioari film labur batzuk egiteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu