Honakoak dira akordioaren sinatzaileak: ANV-EAE, Aralar, Batasuna, EA, EHNE, ELA, ESK, Hiru, LAB, STEE-EILAS, Zutik eta Euskararen Gizarte Erakundeen kontseilua.
Juan Mari Larrarte Kontseiluako Lehendakariak esan duenez, euskararen normalizazio prozesuan "moteltze bat eman da", eta gainera, euskalgintzak "erasoak" pairatu dituela azpimarratu du. Bere esanetan, eraso hori "ez da kanpaina puntuala; estatu mailako eraso estrategikoa dago horren atzean".
Horregaitik, "orain arte erabili ditugun hizkuntz politikek aldaketak behar dituztela" iritzi dio Larrartek, "corpus juridikoa aldatu beharra dago aurrerapauso sendoak eman nahi badira; eta hori urgentziaz egin behar da".
Horretaraxe dator akordio hau. "Gizarte eragileak, instituzioak eta politikariak euskalgintzarekin batera, normalizazioan aurrerapausoak emateko aukera eskainiko du akordio honek" Kontseiluko Idazkari Nagusi Xabien Mendigurenek esan duenez.
Bi zutabeko konpromezua
Sinatu duten Akordio Soziopolitikoak bi zutabe nagusi ditu. Euskararen normalizazioa bultzatzeko ekimenak abiatzea, bat; eta euskalgintza osatzen dutenen bideragarritasuna eta iraunkortasuna mantentzeko bitartekoak jartzea, bestea.
Akordioa sinatzaile berrietara irekita dagoela azpimarratu dute.
Euskara
Euskara sustatzeko eta euskalgintza babesteko Akordio Soziopolitikoa sinatu dute 11 alderdi politiko eta sindikatuk
Hamaika alderdi politiko eta sindikatuk "euskara sustatzeko eta euskalgintza babesteko Akordio Soziopolitikoa" sinatu dute, Kontseiluaren ekimenez. Izan ere, Kontseiluako Lehendakari Joan Mari Larrartek azpimarratu duenez, "gure hizkuntzaren normalizazio prozesua une erabakiorrean dago: Batetik moteltze kezkagarri bat gertatu da, eta bestetik azken aldian euskalgintzak jazarpenak pairatu ditu". Kontseiluko Idazkari Nagusi Xabier Mendigurenek jakinarazi duenez ekimena "anitza iraunkorra eta sendoa" da, eta "gizartea inplikatzea" nahi dute sinatzaileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu