Gernikako Akordioa. Sinatzaile berriak

Euskarak merezi duen estatus juridikoa eskatu dute sinatzaileek

Euskara normalizazioa eskatuz beste puntu bat gehitu diote Gernikako Akordioari, eta atzo sinatu zuten guztiek

jon olano
Donostia
2011ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Kontseiluak Gernikako akordioarekin bat egin izanak eduki berriz hornitu du akordioa. Puntu berri bat jarri diote, eta Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak aurkeztu zuen. Euskal Herria bakebide eta aterabide demokratikoetara eramateko, euskararen gutxiagotze prozesuari ere erreparatu behar zaiola aldarrikatu dute, eta hizkuntza normalizaziora iristeko, euskarak behar duen estatus juridikoa eskatu dute.

Frantziak eta Espainiak urte luzez aplikatu dituzten politikek,euskararen aurka besterik ez dutela egin salatu dute. Bereziki, Espainiak hartutako neurriak ekarri dituzte gogora: «Euskararen aldeko herri mugimenduaren aurka egin dute, kriminalizazioarekin eta hedabideen itxierarekin, kasu». Erasoaldi horrek «izaera estrategikoa» duela nabarmendu dute, gainera; erasoak «gure identitatearen ezaugarri nagusia hizkuntza» izateagatik egin direla iritzi diote.

Euskara, «duintasunez»

Euskarak Euskal Herria «ardazten» duela adierazi du Bilbaok. Hala ere, euskararen aurkako politikek, egun, Euskal Herrian, «euskaraz ezin bizitzea» eragin dutela salatu du. «Euskaldunak duintasunez bizi behar du bere herrian, norberaren herrian berezko hizkuntzan bizitzea oinarrizko eskubidea delako», dio akordioan gehitu duten puntuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.