Ikusgai da dagoeneko Euskaraldiko kantuaren bideklipa. Maddalen Arzallusek (hitzak), La Basuk (hitzak eta ahotsa), Ines Osinagak (ahotsa eta musika) eta Las Tea Party disko jartzaileek (musika) hartu dute parte bideoan. Grabazioa eta masterizazoa Unai Mimenzak egin ditu, eta bideoklipa Xabi Hook.
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da Euskaraldia, 11 egun euskaraz bizitzeko ariketa.