JaurlaritzanRamon Etxezarretak Hizkuntz Politikarako sailburuordetza utzi zuenean sortutako hutsunea bete du Lourdes Auzmendik, eta kargua hartzerakoan Etxezarretak hasitako bideari jarraituko ziola esan zuen. Bihar BERRIAk harekin egindako elkarrizketa argitaratuko du. Hona hemen Auzmendik esandako batzuk:
- "Dirulaguntzetan ez dugu mozketarik egin, badakigulako txikiari, bizitzeko behar duen gutxia kentzen bazaio, pikutara joan daitekeela, eta hori saihestu behar da".
- "Gure kezkak izan behar du euskal hiztunak irabazten jarraitzea, baina horrekin batera hiztun horiek euskara erabiltzea".
- "Patxi Lopezek bere euskara eskolei buruz esandakoak giro lasai batean egin zituen komentarioak testuingurutik ateratzea ez zait ondo iruditzen. Euskara ikasteko helburua garbi dauka, eta ez du horretan amore emango".
ELKARRIZKETA AURRERAPENA
"Euskararako aurrekontuetan ahalegin berezia egiten jarraituko dugun arren, krisi honetatik ez gara libratuko"
Lourdes Auzmendi (Ataun, 1956) Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea da, Ramon Etxezarreta ordezkatu zuenetik, martxoaren 30etik. Bihar elkarrizketa, BERRIAn.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu